viernes, 3 de junio de 2011

Energia mota ezberdinen inguruan lanean

Atzo, gure eguneroko bizitzan gastatzen dogun energia zehazten ahalengindu giñen eta, horretarako, gure etxeetako argindarraren fakturak aztertu genduzan eta gure eguneroko energia kontsumoaren inguruko inkesta bat bete gendun. Ondorioak, argiak izan dira, hemen sortzen dogun energia baino gehiago gastatzen badogu, beste nonbaitetik, beste herrialde batzuetatik, ekarri behar dogu gure tresna guztiak martxan jartzeko behar dogun argindar guztia!

Horrez gain, Euskadiko azken hamazazpi urteetako energia kontsumoa  aztertu ahal izan dogu baita. Krisi garaietan energia kontsumoa jaisten dala konturatu gara eta sektore guztien artean energia gehien gastatzen dauana Industria dala ikasi dogu.






Gaur, energiari buruz zerbait gehiago ikasi nahian, energi iturri ezberdinei buruzko aurkezpen bat egin dogu taldeetan, gero, energi mota ezberdin horreen inguruko debate bat antolatu ahal izateko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario